Nortzuk gara

Onintza Ostolaza Arrubarrena, Haizea Ziluaga Larreategi, Aiert Larrarte Aldasoro eta Iker Sarriegi Etxabe gara.

20 urte baino gehiagoko ibilbidea dugun abokatuak gara. 373 Abokatuak kooperatiba sortu genuen eta gure bulegoa Donostian, Egia auzoan, kokatua dago. Ateri Kooperatibako partaideak gara (Aholku eta Koop. 57-rekin batera).

Eskubideen defentsan lanean dihardugu.

Onintza Ostolaza Arruabarrena

Haizea Ziluaga Larreategi

Aiert Larrarte Aldasoro

Iker Sarriegi Etxabe

Zerbitzuak

Jendarteko mugimenduekin, aktibista/ekintzaile, preso politiko, errefuxiatu eta migranteekin egiten dugu lan. Gehiegikeria instituzional edo polizia-abusuei aurre egiten diegu, mendekuan oinarritzen den zigor kodearen aurrean, justizia konpontzailearen alde egiteko konpromisoa dugu

Aholkularitza juridiko eta legala arlo ezberdinetan eskaintzen dugu:

Zuzenbide Penala

Defentsa eta akusazio gisa, delitu mota guztietan lan egiten dugu. Jurisdikzio arrunta eta jurisdikzio bereziak ere lantzen ditugu, hala nola, epaimahaikoak, Entzutegi Nazionala eta adin txikikoen prozedurak. Defentsa eskubidea gure sistema judizialaren printzipio esanguratsua dela ulertzen dugu, eta denentzat abokatu laguntza osoa bermatu behar dela pentsatzen dugu.

Espetxe Zuzenbidea

Preso dauden pertsonen eskubideen defentsa juridiko integrala egiten dugu. Bizi baldintzak duintzeko eta presoak kaleratzeko/etxeratzeko bide lanak egiten ditugu.

Zuzenbide Zibila

Familia zuzenbidean, aholkularitza eskaintzen dugu; banaketa eta dibortzio prozedurak, haurren zaintzarako hitzarmenak, ondasunen banaketarako hitzarmenak… egiten ditugu. Ezgaitasun deklarazioak eta kuratelak-tutoretzak ere lantzen ditugu. Banku abusuei aurre egiteko erreklamazio judizialak egiten ditugu.

Zuzenbide Administratiboa

Atzerritartasun erregulazio prozesuetan migratzaileei laguntzen diegu. Administrazioaren ondare erantzukizuna, prozedura zigortzaileak eta bestelako administrazio auziak ere aztertzen ditugu.

Giza Eskubideak gure lanaren erdigunean jartzen ditugu

Horrela, gure eginkizuna jurisdikzio ezberdinetan eta Europako Giza Eskubideen Auzitegian ere garatzen dugu. Estatutik kanpoko beste bulego batzuekin ere egiten dugu lan, nazioarte mailan behar diren baliabideak egoki erabiltze aldera.

Proiektu aholkularitza

Gizarte Ekonomia Eraldatzaileko Proiektu aholkulari eta bidelagun gara.

Kontaktua

Hitz egin dezagun

Konta iezaguzu zer behar duzun, eta elkarrekin bilatuko dugu hau aurrera eramateko modurik onena. Alboko formulario edo e-mail bidez idatzi, eta ahal dugun bezain azkarren erantzungo dizugu.

Nahiago baduzu, aurrez aurre ere egon gaitezke, eta Egiako gure bulegoan elkartu gaitezke. Behar duzun denbora eskainiko dizugu.